Zer da EPIC | Emaitzak | Ikerketa lerreak

EPIC-Gipuzkoa kohorteko emaitza aipagarrienen laburpena

KOHORTEA
EPIC-Gipuzkoako kohortea 8.417 boluntariorekin osatu zen. Gizonezkoak %49,5 ziren, emakumezkoak %50,5 eta erreklutamenduan 34 urtetik eta 67 urtera zeukaten.

Kohortea osatzerako iturri nagusia odol-emaile aktiboak izan ziren: boluntarioen %75.

Emakumezkoen %30 eta gizonezkoen %35 beste komunitate autonomo batean jaioak dira.

Ikasketa-mailaren arabera, boluntarioen %23 eskolatu gabea da, %62k bukaturik ditu lehen mailako ikasketak eta %15ek goi-ikasketak ditu.

Lehenengo jarraipenean (1996-1996) izandako galerak kohortearen %1 bakarrik osatzen du.


JATEKO OHITURAK
Gizakumeek egunero emakumeek baino janari gehiago kontsumitzen dute; alderik handienak haragien eta zerealen taldean ikusten dira. Hala ere, emakumeek esneki eta edari ez-alkoholiko gehiago kontsumitzen dute.

Gizonezkoek zereala batez beste 311gr/eg kontsumitzen dute; emakumezkoek, 202gr/eg. Sexu batekoek zein bestekoek zereal-ingestaren %40 ogiarekin egiten dute.

Emakumeen artean esnekien batez besteko kontsumoa 321gr/eg da; gizonezkoen artean, 252gr/eg.

Gizonetan, haragiaren batez besteko kontsumoa 167gr/eg da, eta emakumeetan, 112gr/eg. Kohortearen %56k nutrizio-gomendioak dioena (haragi gorriak eta hestebeteak 80gr/eg) baino gehiago kontsumitzen du.

Parte hartu duten bost lurraldeetako arrain-kontsumorik altuena egiten da. Kohorteak, bere osotasunean, 73gr/eg kontsumitzen du; %65 arrain zuria eta %26 urdina.

Kohorteak frutatan eta ardotan 600gr/eg kontsumitzen du. Kopuru oso ona da hori, balore gidariaren gainetik dagoena, honen arabera fruta eta barazkitan gutxienez 400gr/eg kontsumitu behar baita.

Fruta guztien kontsumoaren %53 sagar eta laranjekin egiten da; barazkien kontsumoaren %55 tomate, letxua eta lekekin egiten da.

Maneatzeko, oliba-olioa erabili ohi du emakumeen %69k eta gizonezkoen %63k. Kozinatzeko, gizonen %54k eta emakumeen %64k erabili ohi du oliba-olioa, eta frijitzeko, gizonezko nahiz emakumezkoen %48k.

Janari izoztuen kontsumoa txikia da. Kohorte osoaren %13k sarri kontsumitzen du arrain izoztua eta %6k barazki izoztua. %82k dio inoiz ez duela jaten plater aurrekozinatu izozturik.


KALORIA ETA MAKRONUTRIENTEEN INGESTA

Koipeen ingestatik hartutako kalorien portzentajea %35 da; adituek gomendatutako portzentajea, ordea, %30 da.

Gantz saturatuen ekarpena %10 eta %11 artean kokatzen da. Ekarpen hori bat dator nutrizio-helburuarekin: %10 ez gainditzea, alegia.

Karbono-hidratoetatik hartutako kalorien proportzioa %44koa da. Nutrizio-gomendioek diotenaren aldean (%55) oso behean geratzen da.

Kalorien proteina-ekarpena %17 eta %18 bitartekoa da, eta oso gutxi apartatzen da balore gidaria den %15etik.

Bai gizonezkoetan eta bai emakumezkoetan kalorien totalari ekarpenik handiena zerealen taldetik egiten zaio, eta ondoren haragi eta deribatuetatik eta adizio-koipeetatik.

Emakumeetan, esnekien taldea da laugarrena kaloriak ekartzen; gizonezkoetan, berriz, edari alkoholikoak.


ANTROPOMETRIA

EPIC-Gipuzkoa kohorteko gizonezkoen batez besteko pisua 81 kg-koa da eta emakumeena 68 kg-koa. Altuera, gizonezkoena, batez beste 170 cm-koa da eta emakumeena 158 cm-koa.

Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentzia handia da bi sexuetan. Gizonezkoen %60k eta emakumezkoen %42k gehiegizko pisua dute (IMC >=25-<30). Gizonezkoen %23 eta emakumezkoen %21 gizenegi daude (IMC >=30).

Emakumezkoen %63k eta gizonezkoen %38k gorputzaren goiko aldean daukaten gantz-kopurua, gerria/mokorra kozientea kontuan harturik, mugakotzat hartzen den balorearen goitik dago. Kozienteak gora egiten du adinarekin, bai gizonezkoetan eta bai emakumezkoetan.


BIZITZEKO OHITUTAK

Kohorteko %22k erretzeko ohitura du, egunean zigarro bat behintzat. Gizonezkoen %27k erretzeko ohitura du eta egunean batez beste 15 zigarro kontsumitzen ditu. Emakumezkoen %18k erretzeko ohitura du eta egunean batez beste 12 zigarro kontsumitzen ditu.

Kohorteko erretzaile ohiak gizonezkoen %37 eta emakumezkoen %14 dira.

Alkohola kontsumitzeko patroia oso desberdina da gizonetan eta emakumeetan. Gizonezkoen portzentaje handi batek, %20k, gehiegi edaten du; emakumezkoen %0,4k ere bai. Gizonezkoen %9k bakarrik dio ez duela edaten; emakumezkoen %23k dio abstemioa dela.

Laneko jarduera fisikoa desberdina da gizonetan eta emakumeetan. Emakumeen %80k egiten dituen jarduera gehienak zutik egitekoak dira; gizonetan %30ekoa da portzentaje hori.

Sexu batean zein bestean, oso txikia da denbora libreko jarduera fisikoa. Gizonen eta emakumeen %70ek astean ordubete baino denbora gutxiagoan egiten du ariketa fisikoa. %19k bakarrik egiten du ariketa fisikoa astean bi ordu baino denbora gehiagoan, gomendioak betez.





Zer da epic...| Metodologia | Emaitzak | Argitalpenak | Ikertzaileak
Laguntzailea | Estetak | Kontaktatu gurekin
Euskadi